XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arte-lana egitea, gaitz da egia benetan; ta kritika ere, or nunbait.

Onen egitekoa, ederra nun, eta itsusia nun asmatu ta agertzea dugu.

Eta orretarako lanak luze laburrean neurtu ta xehetasun guziak ikusi ta nabari behar ditu.

Hori da sasi-kritikoek ez dakitena.

Gustatzen zait edo ez; gogoko dut edo ez besterik ez esatea gauza motza da.

Ta gogoko zaidana on dala, ta gogoko ez zaidana txarra dala legetzat artzea iritzi txarra osoro.

Oraindik makurrago lan bat goratzea, egillea adiskide ta kidetakoa dugulako.

Eta makurrena, naski, alderdikeriaz, griñaz edo teatroz zer ikusi ez duten beste zalekeriaz, zer nahi uskeri gora jaso nahi izatea.

Eta politikakeria sartzen baldin bada ainbat gaiztogo.

Tirria au izagarria da: gezurti ta ukakorra, bere aldekoa ez baldin ba'da.

Onela gertatu zaio Alejandro Casona'ri bere zenbait teatro-lanekin (6) Primer acto. Madrid 1966. Memorias. Madrid (Minotauro) 1955.

Primer acto aldizkariaren irizle dan Fernandez Santos'ek eskuitartzat artzen du ta estetika aitzeki maitzeki jarririk mediocre, kaskar eta antzekoak erantsiaz.

Alegia: El derechismo no puede penetrar en la verdad sasi-arrazoia lekuko.

Teatro-zale txikia izan arren Pio Baroja'k Etxegaray dramagillearen lanai buruz auxe dio: .

Eta beste toki batean Baroja'k, botatzen asten danean ez da makala gure gizona, au dio: .

Egia nun dagón? Zuek aukeratu!

Ez jakiñen artean buru bezenbat aburu arkituko dituzute.

Jarrai, beraz kritikalari zuhur eta zuzenai.

Auek ez bait dira berrikeriaz, venguardismo dalakoaz geiegi arduratzen.

Antziñako Historia gertakizun zahar bat ala ipui bat, teatroz askozaz berriago izan diteke oraingo gaia duan beste edozein antzerki baño.

Romulo aundia Erroma'ko azken kaisarra gai arturik Duerrenmatt'ek egindako antzerki lana (Romulus der Grosse) ikusi dezutenok arrazoi emango didazuteIa uste dut.

Eta beste aleun eta aleun arki ditzazuteke.

Tartean Brecht'en Galileo Galilei, Eduard I, Mutter Courage, Camus'en Kaligula, abar eta abar.

Arte ta antze-lana bat dituzu ta politikakeria bestea.